Tuterako Manifestua

Tuterako Manifestua, Nafarroa eta Katalunia nazio piriniotarren independentziaren aldekoa

Tutera hirian, 2014ko otsailaren 22an, bildutako sinatzaileok, gure gizarte piriniotarroi erkide zaizkigun problemak tratatzen ditugu, bai nafar gizartea, Euskal Herria eta Vasconia osoa barne, bai herrialde katalan guztien gizartea. Nahiz eta orain gizarte giroa eta erritmo demokratiko autodeterminatiboak, momentuz, ez dauden maila berdinean gure bi gizarteotan, bai daudela puntu erkide garrantzitsuak eta bestelakoak, guztiz bat ez datozenarren, zeinak funtsez osagarriak baitira. Gu guztiok demokraziaren eta eskubidearen errotiko defentsak  mugitzen gaitu, batez ere garai honetan, noiz eta hasi baita libreki erabakitzeko eta autodeterminatzeko giza eskubidearen berehalako gauzatzea, mendebaldeko Europan pairatzen duten konkista dela eta, beren askatasunaz eta estatalitatez gabetuta dauden gizarte nazionalen aldetik. Nafar-euskaldunek eta katalanek, errioxar, aragoiar, gaskoi, okzitaniar eta beste batzuekin batera, mendikate piriniotarreko eta beronen ibai arro atlantiko eta mediterraneoetako giza eta geografi orube zaharra partekatzen dugula oinarritzat hartzen dugu, Garona eta Ebro ibaien arroak barne. Dokumentu hau beharrezkotzat jotzen dugu zeren ikusten baitugu ezen, erabakitzeko eta libreki determinatzeko eskubide demokratikoetarik abiatuta, lehenik eta behin jarri behar direla etengabe konkistatuak eta ukatuak aurkitzen direlako gaur hibernatuta dauden gure estatu bietako hiritarren eskubide zibil eta politikoen gaur egungo existentzia. Erkide zaigu Piriniotar Eskubidea, mendikatea eta beronen ibai arroak partekatzen ditugun nazioetako instituzio gehienetan ageri den libertate zibilean oinarritua. Pairatzen ditugun konkistek piriniotar gizarteen mendekotasuna, murrizketa eta zatiketa suposatzen dituzte inposaturiko muga administratibo eta estatalen bitartez.
Jaume I.ak, “El Fets” izeneko bere liburuan, Tuterako topaketa kontatzen du, non Nafarroako eta aragoiar Koroako ordezkariak – gaur egiten dugun bezala – bildu egin ziren, Santxo VII.a erregearen eta Jaume I.a erregearen buruzagitzapean, hasiak ziren konkisten ondoren, 1200.ekoa, kasu, Itsas Nafarroan eta 1213.eko Muret-eko hondamendia, bi estatu piriniotar hauek jasaten zituzten erasoei aurka egin ahal izateko hartu beharreko neurriak 1231.eko otsailaren 2an erabaki eta ebazteko. Garai hartan Tarrakonenseko primatuak, lehenago Iruñeko apezpikua izanak, Espàrreg de la Barca-k, zein sortzez Montpellierrekoa baitzen, Erroman bertan pretentsio hegemonista gaztelarrei eta gurutzada frankoei aurka egin behar izan zien.
Pirinietako jendeen batasunari buruzko testigantzak ugari dira, zeinen artean ondokoak biltzen baititugu: XV. Mendean, Karlos Vianako Printzea, Nafarroako erregea bere aita Joan II.ak jazarririk, Bartzelonako herriak eta bertako instituzioek errege aldarrikatu zuten Juan II.a tiranoaren eta beronen seme Fernando Katolikoaren aurka. Arturo Kanpion eta Juan Iturralde i Suit idazle nafarrek Bartzelonako ekitaldietan esku hartu zuten 1881.etik aurrera, Nafarroa eta Katalunia arteko interes komunitatea goraipatzen zutelarik. Gamazada herri mobilizazio bateratuan, 1893 – 1894 urteetan, nafar Foruen aldeko defentsan, katalan herriak Nafarroarekiko elkartasuna publikoki adierazi zuen eta Gamazadan antolatutako ekitaldietan katalan ordezkariak egon ziren. Ramon Violant i Simorra etnografoak bere obran milaka urteko piriniotar kultur erkidegoaren errealitatea biltzen du. Joan Maragall olerkariak Pirinioetako herrien giza batasuna kantatu zuen.
1135., 1175., 1200., 1453., 1512. eta 1620. urteetan Nafarroari eta 1714. urtean Kataluniari dagozkienez,  Gaztelak istmo piriniotarreko nazioen aurka bururatutako konkista etengabeen ondorioz, piriniotar herriek pairatzen duten etengabeko  mendekotasun-egoeraz jakitun gaude. Gaztelak penintsulako geografia idealizatu bat monopolizatu nahi luke, eta halaber Frantziak ere kontinentean. Iragandako denborak -zeharo xurgatu beharrean – ez du inbasioen ondorioak ezaba daitezen lortu, zeinak areagotzen baitira jokaera ukatzaileen bidez eta ebasketa batez ere fiskalen bitartez, gehiegizko kupo eta kontrapartida baliokide gabekoen bidez, gaur egun inposaturiko botereek – botere politiko, kultural, ekonomiko eta erlijiosoak – larriagotzen dituztenak, zeinek jarraitzen baitu usurpatzen eskubide demokratiko eta politikoen gauzatzea gizarte hauei. Europar Batasunak ezin du beste aldera batera begiratu, piriniotar esparruan existitzen den gatazka politikoaren aurrean, kide diren bi Estaturen jokabide hegemonista setatsuaren erruz.
Orain, Nafarroaren eta Kataluniaren gainean, eta gainerako herrialde piriniotarretan, konkista irrazionalak irauten duela  egiaztatzean, zein agertzen baita estatu konkistatzailearen desordena instituzionalizatuaren azpiko menpekotasun antidemokratikoan, egiazko elkartasuna libertatea berreskuratzeko aitorpen eta sostenguarekin  hasten delakoan gaude, eta horrexegatik geure hausnarketa zintzotik piriniotar herrialdeetako herritarrei deialdia egiten diegu, bereziki Nafarroa eta Kataluniari, anaitasunezko konplizitatean beren indarrak bil ditzaten independentziaren alde.

Tuterako_Manifestua_Independentziaren_aldekoa.pdf [NA]

Atxikimendua : Catalunya.Navarra@gmail.com

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: